ETB3k 'Ipuin txiki, soinu handi' saioa estreinatuko du astelehenean

Cuentos con efectazos saioa. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Neska-mutikoentzako telesail bat estreinatuko dute astelehenean ETB3 katean eta EITB Podkast atarian: Ipuin txiki, soinu handi —jatorrizko izenburua Cuentazos con efectazos da, Kolonbiakoa da, eta Kidscreen saria jaso zuen iaz—. Saioko aita-semeek ipuin laburrak kontatuko dituzte, eta kontakizunok 3 eta 6 urte bitarteko haurrek bizi dituzten transformazio fisiko, mental eta sozialak izango dituzte hizpide. Aita-semeak pertsonaia nagusiak dira, eta bitartean ahotsak eta soinu efektuak jartzen dizkiete istorioei. ETB3k astelehenetik ostiralera emango du programa, 20:30ean; podcast formatuan, atal bat entzungai izango da egunero.

Gehienetan, aitak kontatuko ditu istorioak;,eta semeak pertsonaia askoren ahotsak eta ingurumeneko soinuak sortuko ditu. Gainera, istorio bakoitza ilustrazio bizidunez osatuta dago, eta unibertso propioa du, kolorez eta musikaz betea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.