ETB1ek 'Plazandreak' pilota saioa emango du uztailaren 1etik abuztuaren 5era

Hamabi pilotari lau taldetan ariko dira pilota txapelketan, Bilboko Esperantza pilotalekuan. Partida guztiak ETB1en eta EITBren webgunean ikusi ahalko dira, astelehen gauetan.

Amaia Aldai pilotaria, iaz. ANDONI CANELLADA / FOKU
Amaia Aldai pilotaria, iaz. ANDONI CANELLADA / FOKU
urtzi urkizu
2024ko ekainaren 27a
05:00
Entzun

Berrikuntzak eta egutegian txapelketa gehiago iragarri zituen Emakume Master Cup zirkuituak denboraldi hasieran, eta, etenaren ostean, udako egutegian Plazandreak txapelketa da berrikuntzetako bat. Taldeka jokatuko dute bost astez ETB1eko astelehenetako prime time-a beteko duen txapelketa; talde bakoitzeko pilotariek binaka eta lau eta erdian jokatu beharko dute, eta garaipen bakoitzeko puntu bat eskuratuko dute. Txapelketa uztailaren 1ean hasiko da; ligaxkan puntu gehien batzen duten bi bikoteek abuztuaren 5eko finala jokatuko dute.

Denera, lau taldetan banatutako goi mailako hamabi pilotari arituko dira txapelketan: Arrizabalaga-Capellan eta Ibarrola lehen taldean, Aldai-Mendizabal eta Larrarte bigarrenean, Zabaleta-Gaminde eta Etxegarai hirugarrenean, eta Garai-Galeano eta Arrillaga laugarrenean.

Txapelketako jaialdi guztiak Bilboko Zazpi Kaleetan eraiki berri duten Esperantza pilotalekuan jokatuko dituzte. Emakumeen esku pilotan erreferentziazko pilotalekua izateko asmoa du kantxa berriak.

ETBk egingo duen apustuari esker, Euskal Herriko emakumeen pilota klub batzuk ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, eta, bide batez, talde horiek guztiek egiten duten harrobi lanaren aitortza jasoko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.