ETB1ek 'Ligetx koblakaria(k)' pastorala emango du gaur

EITBren webgunean aurki daiteke pastoralaren testu osoa, zubereraz eta euskara batuan.

'Ligetx koblakaria(k)' pastorala, iaz, Gamere-Zihigan. GUILLAUME FAUVEAU
'Ligetx koblakaria(k)' pastorala, iaz, Gamere-Zihigan. GUILLAUME FAUVEAU
urtzi urkizu
2025eko apirilaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gamere-Zihigako (Zuberoa) herritarrek Ligetx koblakaria(k) pastorala antzeztu zuten iaz, uztailaren 28an eta abuztuaren 3an. Gaur, berriz, telebistaz ikusi ahalko da pastoral hori ETB1 katean, 10:50etik 14:00etara. Ohikoa da ETBk aurreko urteko pastorala ematea Aste Santuan.

Emankizunean, euskara batuko azpidatziak jarriko dituzte. Gainera, pastoralaren testu osoa EITBren webgunean aurki daiteke, zubereraz eta euskara batuan.

Pastoralaren testua Beñat Larrori Tanto-k ondu zuen. Luis Ligetx koblakari eta olerkaria eta haren familia hartu zituen gaitzat. Xiberoko Botzako kazetari eta esataria da Larrori.

Ligetxek lan poetikoa, bertsoak eta kantak utzi zituen euskal ondaretzat, gazterik hil zen arren. Larrainen (Zuberoa) jaio zen, 1901ean, eta Gamere-Zihigan bizi izan zen urte luzez. Haren kanta batzuk ezagunak egin dira, herritarrek harenak direla jakin gabe. Ligetxen lanak eta biografia disko-liburu batean bildu zituzten Juje Etxebarnek eta Beñat Sarasolak, 2014an.

Larrorik nabarmendu izan du pastoral hori «trajeria» bat dela. Ligetxen arreba Madalena ere koblakaria izan zen, eta haren pertsonaia ageri da pastoralean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.