Komunikazioa

'España Directo' magazinak ekainaren 30ean egingo du azkenengo saioa

Mediapro ekoiztetxearen saioak duen «aurrekontu garestiagatik» hartu du erabakia TVEk

Erredakzioa
2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Sei urteko ibilbidearen ostean, España Directo arratsaldeko magazinari agur esatea erabaki du TVEko administrazio kontseiluak. Azken hilabeteotan eztabaida sutsua izan dute TVEn: saioa behin betiko ezabatu ala euren bitartekoekin egiten jarraitu, Mediaproren esku baitago ekoizpena. Lehenengo aukera gailendu da azkenean, eta Mediaproren saioak ekainaren 30ean egingo du bere azkena. Telesailek edo Gente saioaren antzeko formatuek beteko dute haren lekua.

Aurrekontu garestiegia izateagatik itxi duela esan du TVEk—14 milioi eurotara iritsi zen 2010ean —, baina Mediaproko ia 200 langileek ukatu egin dute horrelakorik, kostuak muturreraino gutxitu dituztela argudiatuz.

Ekoiztetxeko langileak ez daude ados erabakiarekin, eta agiri baten bidez agertu dute euren haserrea: «Gure borondatearen kontra, baina bagoaz. Arratsaldeko informazioaren eta entretenimenduaren erreferente izatea lortu dugu sei urtean, eta min ematen digu enpresa eta politika borroken ondorioz itxi izanak». Azken bi urteotan audientzia jaitsi egin da, baina arratsaldean ikusle gehien duen bigarren saioa da oraindik ere Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.