Erronka digitalak ulertzeko zortzi bideo egin dituzte

Leire Palacios. BADALAB.
urtzi urkizu
Donostia
2023ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ikusgela egitasmoak eta Badalab laborategiak ingurune digitaleko erronkak lantzen dituzten bideo batzuk egin dituzte. Gaur bertan estreinatuko dute bideo sorta Ikusgelaren Youtubeko kanalean, Wikipedian, eta baita Badalab laborategiaren eta Ikusgelaren webgunetan ere.

 

Leire Palacios kazetari eta Badalab-eko berrikuntza eragileak aurkeztuko ditu bideoak. Astero bideo bat sareratuko dute, eta atal bakoitzean gai bat landuko dute. Bideoetan hainbat galdera erantzuten saiatuko dira: Zer da kutsadura digitala? Nola funtzionatzen du algoritmo batek? Adimen artifizialak zer ordezkatuko du? Zer da metabertsoa? Zein eragin izango du garatzen ari den teknologia horrek gure hizkuntza ohituretan? Irudika al dezakegu mundu bat, non informazio guztiak guk hautatutako hizkuntzan jasoko dugun? Horiei erantzuteko tresnak landuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.