Eritreako kazetari batek hemeretzi urte daramatza preso

Dawit Isaak kazetaria. MGK.
urtzi urkizu
2020ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Mugarik Gabeko Kazetariek kereila bat jarri dute Suediako epaitegi batean, Dawit Isaak kazetariaren auzian gizateriaren aurkako krimenak salatzeko —duela sei urte beste kereila bat jarri zuten—. Isaak 2001. urtetik dute preso Eritrean, «sekretupean». Hala, Mugarik Gabeko Kazetarien arabera, hura da munduan espetxeratuta denbora gehien daraman kazetaria. Isaak Eritreakoa da, eta Suediako herritartasuna du. Europako iparraldean egin zituen urte batzuk, eta Eritrean komunikabide alternatibo bat sortzeko lanean ari zen Afrikako herrialdean atxilotu zutenean. Salaketak zortzi susmagarri seinalatzen ditu; besteak beste, Eritreako presidente Isaias Afewerki. Hemeretzi urte hauetan, presoari ez diote utzi bere abokatuekin elkartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.