Eli Pagola bertsolaritzari buruzko saio bat egiten hasi da Naiz irratian

Eli Pagola bertsolaria. SINA.
urtzi urkizu
Donostia
2023ko martxoaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den larunbatean, Naiz irratiak Kontatzera noazu saioa estreinatu zuen. Bertsolaritzari tartea egingo diote programa horretan astero, Eli Pagolaren eskutik. Bertsolaria izateaz gain, Pagolak krisi ekosozialari buruzko Gelditu makinak irratsaioa gidatzen du irrati berean —hirugarren denboraldian da jada—.

Kontatzera noazu-k ez du beti formatu bera izango. Batzuetan, gai bati eskainitako atalak prestatuko ditu Pagolak, Bertsozale elkartearen artxiboa baliatuta. Beste batzuetan, gonbidatuak eramango ditu programara; esate baterako, lehen atalean Maddi Etxeberria nutrizionista elkarrizketatu zuen, bertso munduarekin duen loturaz. Era berean, doinuen aukeraketan «ahalegin berezia» egingo du esatariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.