Ikus-entzunezkoak

Ekai Lersundiren istorioa kontatzen duen lana, bihartik Primeran-en

Gazte trans bat zen Lersundi, eta 2018an bere buruaz beste egin zuen. Izar Filmsek ekoitzitako dokumental laburra da 'Mi pequeño gran samurai'.

'Mi pequeño gran samurai' labur dokumentala.
'Mi pequeño gran samurai' dokumental laburra. IZAR FILMS
urtzi urkizu
2024ko otsailaren 14a
05:00
Entzun

Ekai Lersundi Ondarroako (Bizkaia) gazte bat zen. Gazte trans bat, burokraziaren aurka borrokan ari zena —hormonen ordezkapen terapiaren zain borroka etsian ari zen—. Eta 2018an bere buruaz beste egin zuen, eta hil egin zen. Haren istorioa 21 minutuan kontatzen du Mi pequeño gran samurai film labur dokumentalak. Zinegoak jaialdian estreinatu zuten lana. Ondotik, hainbat proiekzio egin zituzten herriz herri. Bihartik aurrera, berriz, Primeran plataforman ikusgai egongo da.

Arantza Ibarrak zuzendu zuen film dokumentala. Izar Filmsek ekoitzi zuen, eta Izaskun Arandia da ekoizlea. Agertzen diren elkarrizketatuen artean, gazte transaren gurasoak eta Naizen elkarteko ordezkariak daude.

Mi pequeño gran samurai film labur dokumentalaren trailerra.

Haur trans baten telesail bat ere estreinatuko du bihar Primeran plataformak: Butterfly. Erresuma Batuko ekoizpen bat da. Trantsizio garaian den haur baten istorioa kontatzen du, baita haren familiarena ere. Maxek 11 urte ditu, neska bezala identifikatzen da, eta bere bizitza Maxine bezala bizi nahi du.

Otsailaren 5etik, bestalde, Estibaliz Urresolaren 20.000 especies de abeja fikziozko filma ikus daiteke plataforman. Horretan ere haur trans bat da protagonista. Hiru Goya sari jaso ditu berriki pelikulak.

Gaia aldatuz, Primeran plataformak Olairon: Bilboren erraiak dokumentala jarriko du bihar bere katalogoan. Bilboko burdin meategien iraganean murgiltzen da lana. Hiriko azken meatzariaren istorioa ere kontatzen du.

Touré detektibea telesailaren bosgarren atala bihar iritsiko da plataformara. Eta datorren astean, seigarren eta azkena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.