EITBk 211,9 milioi euroko aurrekontua izango du 2024. urtean

urtzi urkizu
2023ko urriaren 24a
00:00
Entzun
EITBko administrazio kontseiluan bozkatu zuten atzo talde publikoaren datorren urterako aurrekontua. Onartu egin zen aurrekontua, aldeko hamahiru botorekin eta kontrako lau botorekin—hiru kontseilari falta ziren bilkuran—. Kontuan izan behar da bozketa horrek ez duela betorik ezartzen; iaz kontra bozkatu zuten EH Bilduk, ELAk eta PPk, eta diru sailak ez zuen bi hereneko gehiengoa lortu, baina, hala ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko aurrekontuan sartu zen.

Ohiko prozedurari jarraituz, atzo bozkatutako aurrekontu zirriborroa Eusko Jaurlaritzak onartuko du gaur ofizialki. Okerrik ezean, 2024rako EITBk 211,89 milioi euroko aurrekontua izango du. Hau da, aurtengoa baino %6 handiagoa. Igoera are handiagoa izan zen 2022tik 2023ra: 21,4 milioi euro handitu zen.

Aurtengo 198,8 milioi euroko aurrekontuaren 105,9 milioi funtzionamendu gastuei aurre egiteko izan dira —77,2 milioi euro pertsonal gastuetarako dira—. EITBk 1.090 langileko taldea du: %61 ETBkoak dira; %28, irratietakoak; %5, EITBnet-ekoak; eta %7, EITB taldekoak.

2024. urteari begira, EITBk dituen proiektu berrien artean Makusi haurrentzako streaming plataforma eta Guau audioen plataforma daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.