EHUko NOR ikerketa taldeak eta EITBk abiatutako Applika ikerketa proiektuaren barne, streaming plataformen kontsumoaren inguruko azterketa bat egin dute EHUko eta NUPeko mila ikasle baino gehiagorekin. Inkesta horren arabera, unibertsitate ikasleen %83k Netflix plataforma eskura dute; %58,3k Amazon Prime Video dute eskura; %30,8k, Movistar Plus; %29,6k, Disney Plus; eta %29k, HBO Max.
Ikasleen erdiek baino gehiagok astean 3-5 aldiz edo gehiago erabiltzen dituzte streaming plataformak. Soilik %6,7k diote ez dituela inoiz erabiltzen. Hizkuntzari dagokionez, %67,7k gaztelaniaz ikusten dituzte edukiak, eta %26,6k, ingelesez. Euskaraz %0,7k ikusten dituzte.
Plataformetako edukien artean, aipatuena Euphoria telesaila da. Ondoren, Merli eta El internado telesailak ageri dira.
Hamarretik sei ikaslek baino gehiagok ez dituzte azpidatziak erabiltzen edukiak ikusteko. Azpidatziak erabili dituztenen artean, gaztelaniazkoak eta ingelesezkoak gailentzen dira.
Edukiak ikusteko, ikasleen %36,7k ordenagailu eramangarria erabiltzen dute; %32,8k, Internetera konektatutako telebista; %14,2k, sakelako telefonoa; eta %9,3k, tableta.
EHUko eta NUPeko ikasleen %83k Netflix ikusten dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu