«Egunari begiratzeko modu entretenigarriago bat» eskainiko du ETBko lehen kanalak irailetik aurrera emango duen magazin berriak. Jaime Otamendi Euskadi irratiko Mezularia saioko kazetariak zuzenduko du saio berria. Lehenengo esperientzia du Otamendik magazinetan, baina «ilusio handiz» eta «kontent» dabil proiektua aurrera ateratzeko lanetan.
Otamendik jakinarazi du esku artean saio berriaren inguruko informazio gutxi duten arren gaurkotasunari lotutako tertuliak eskainiko dituela.
ETB eta Orio ekoizpen etxeen arteko koproduzio lana dela esan dio Berriari.
Azaleratu du magazinarentzat oraindik ez dutela izenik zehaztu baina nagusiki gai sozialak jorratuko dituela; «informazioari begiratzeko beste ahalegin bat» izango da
Ez du baztertzen tertulietan gai politikoak lantzearen aukera, baina errealitate soziala izango da hizpide nagusia. Euskal Telebistan badaude gai politikoak lantzen dituzten saioak, Azpimarra besteak beste, eta beste enfoke bat edukiko du tertulia saio berri honek.
Saio informatiboa izango da, baina entretenimendua ere eskainiko du; «bi osagai horiek beharrezkoak dira publikoa erakartzeko».
Hizlariez gain, errealitatean gertatzen dena erakutsiko duten kazetariak egongo dira. Otamendik uste du horrela posible delaikus-entzuleak konbentzituko dituen produktu bat egitea.
ETBk 30 urtean magazine estiloan egiten duen bigarrena izango da. Arratsaldero, astelehenetik ostiralera emitituko da, Euskal Telebistaren lehenengo katean, eta ordu eta erdi iraungo du.
Eguerdiko Gaur egun eta iluntzekoaren artean dagoen programazio hutsunea betetzekoasmoz egingo dute saio berri hau.ETBren zuzendaritza berriaren apusturik indartsuenetako bat izango da denboraldi berrirako.
PSE-EEk jarritako betoaz
EITBko azken zuzendaritza aldaketan, Jaime Otamendiren hautagaitzari betoa jarri zion PSE-EE alderdiak, duela lau urte Patxi Lopez lehendakari ohiari egindako elkarrizketa batean «erasokor» aritu zela iritzita.
Otamendiren hautagaitza atzera bota behar izan zuen orduan EAJk, PSEren ezezkoa jasota. PSEk hartutako erabakia ulergarria dela adierazi du Otamendik.«Eskubide osoa dute» ni EITBko zuzendari berri gisa nahi ez izateko.
Haren esanetan, horrek ez du eragingo bere proiektu berri honetan alderdiarekin lan egin behar badu. «Ez dut uste orduko erabaki hark eraginik izango duenik». «Berdin da alderdi batekoa izan hala bestekoa». Lan egiteko modu berarekin jarraituko duela azaldu dio Berriari: «Nik lan estilo bat daukat, eta horrekin jarraituko dut esperientzia honetan ere». Duela 28 urte hasi zen Otamendi irrati lanetan. Izugarri gustatzen zaio hedabide hau, eta oso eroso sentitzen da bertan. Andoni Ortuzarren EITBko zuzendaritza garaian, ETBko informatiboetako zuzendari izan zen ia hamar urtez, baina, 2009. urtean, irrati uhinetara itzuli zen berriro ere, eta, orduz geroztik, Mezularia saioan dihardu.
Komunikazioa
Egunari begiratzeko beste modu bat eskainiko du ETBk
Errealitate soziala aztertuko du nagusiki Jaime Otamendik irailean estreinatuko duen programak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu