EGMren arabera, Euskadi Irratiak 118.000 entzule ditu

Gazteak 64.000 entzule ditu, eta Gipuzkoan gehien entzuten dena da musika irratien artean.

Joseina Etxeberria, Olaia Urtiaga, Gorka Otaegi, Maider Segurola, Manu Etxezortu eta Mikel Rotaetxe, Euskadi Irratiko sei esatari. EITB
Joseina Etxeberria, Olaia Urtiaga, Gorka Otaegi, Maider Segurola, Manu Etxezortu eta Mikel Rotaetxe, Euskadi Irratiko sei esatari. EITB
urtzi urkizu
2025eko apirilaren 22a
12:30
Entzun 00:00:0000:00:00

EGM Estudio General de Medios-ek urteko lehen neurketaren datuak eman ditu. Horien arabera, Euskadi Irratiak 118.000 entzule ditu, aurreko neurtaldian baino 29.000 entzule gehiago. Gazteak 64.000 entzule ditu batez beste, eta musika irratien artean gehien entzuten dena da Gipuzkoan. EITB Musika irratiak, aurreko neurtaldiarekin alderatuta, ia bikoiztu egin ditu entzuleak: 16.000 ditu orain.

Radio Euskadik 150.000 entzule ditu EGMren arabera —26.000 entzule galdu ditu—, eta Radio Vitoriak, 17.000 —3.000 irabazi ditu—.

EITB taldeko irrati guztiak batuz gero, 368.000 entzule lortu dituzte; aurreko neurketarekin alderatuz, %4,5 ugaritu dira entzuleak, eta duela urtebeteko datuekin alderatuta, %7,8 gehiago dira orain.

Katalunian, Rac1 indartsu

Katalunian, Rac1 katalanezko irrati pribatua da gehien entzuten dena: 1.013.000 entzule ditu, aurreko neurketan baino 148.000 entzule gehiago. Catalunya Radio kate publikoak, berriz, 777.000 entzule ditu, aurreko neurketan baino 117.000 gehiago.

Hego Euskal Herrian eta Espainian SER da gehien entzuten den irratia. Guztira, 4,5 milioi entzule ditu. Los40 musika irratiak, berriz, hiru milioi entzule ditu. Hego Euskal Herrian hori da gehien entzuten dena musika irratien artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.