EAk Alberto Surioren agerraldia eskatu du, Siroka taldearen «zentsura» dela eta

2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiaren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean, «joan den asteartean Siroka musika taldeak ETB1eko Arratsaldero saioan jasan zuen betoa dela eta». EAko ordezkariaren arabera, euskal presoek zigorrak Euskal Herrian betetzeko erreibindikatzea «legitimoa eta demokratikoa» da. «Horrenbestez, ez da inolaz ere onargarria ETBn elkarrizketa bat zentsuratzea, elkarrizketatuak sakabanaketaren aurkako txapa bat soinean izateagatik. No-doko garaien telebista baten kontua dela ematen du, telebista demokratiko batena baino», salatu du Agirrezabalak. LAB sindikatuak, era berean, gogor salatu du «ETBk adierazpen askatasunaren aurka dagoela erakutsi izana». Siroka taldeak jasotako betoa ez dela onargarria adierazi du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.