Donostiako Zinemaldian izango dira euskal hedabideak

Hamabi euskal ekoizpen izango dira aurten. BERRIAk sail ofizialeko filmak eta euskal ekoizpenak jorratuko ditu, paperean eta bideo formatuan.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendaria, Zinemaldia aurkeztu zutenean. JON URBE / FOKU
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendaria, Zinemaldia aurkeztu zutenean. JON URBE / FOKU
nerea intxausti
2024ko irailaren 19a
05:00
Entzun

Bihar abiatuko da Donostiako Zinemaldia, eta euskal hedabideek programazio berezia antolatu dute zinema jaialdiaren berri emateko. Sail Ofiziala alde batera utzita, bestelako filmen artean hamabi euskal ekoizpen izango dira aurten.

BERRIAko Kultura Sailak Zinemaldiko Sail Ofizialeko filmak eta euskal ekoizpenak jorratuko ditu, paperean eta bideo formatuan. Urtzi Urkizu eta Uxue Arzelus kazetariak arduratuko dira filmen kritikak egiteaz. Bide beretik, Kursaalean jarriko duten platoan bertan, Garazi Karrera kazetariak euskal zinemagintzako aktore eta zuzendari zenbait elkarrizketatuko ditu: Aitor Arregi eta Jon Garaño (Marco), Miren Gaztañaga (Azken erromantikoak), Nagore Aranburu (Querer), Pello Gutierrez (Erreplika), Naia Laka (Zortzitik Infinitura), Koldo Zuazua (Soy Nevenka eta Querer), Izbine Oñederra (Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)) eta Ion Lopez, Euskadiko Filmategiko Kontserbazio zuzendaria.

Naiz irratiko langileek Bigarren kafea goizeko magazina Kursaal paretik egingo dute eta, iluntzero, 21:00etan. Egunak eman duena errepasatu eta zine kritikak egingo dituzte. 

EITB Zinemaldiaren babesle ofizial izango da aurten lehenengo aldiz. Taldeko hedabideentzat plato mugikor bat jarriko dute bulebarraren eta udaletxearen artean, eta bertatik egingo dituzte irrati eta telebista saioak, baita albistegiak ere. Euskadi Irratiak, esaterako, saio bat egingo du egunero, 16:00etatik 16:30era; Mikel Iarza kazetariak gidatuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.