Prentsa

'El Diario Vasco'-ko langileek bertan behera utzi dute deitua zuten greba

urtzi urkizu
2024ko ekainaren 12a
17:30
Entzun

Datorren asterako, hiru greba egun deituak zituztenEl Diario Vasco egunkariko langileek. Baina gaur arratsaldean enpresako zuzendaritzak egindako proposamena bozkatu dute, eta, horren ondotik, lanuzteak bertan behera uztea erabaki dute. Horrenbestez, biharko deitua zuten elkarretaratzea eta azkeneko astelehenetan beltzez jantzita egin dituzten protestak ere bertan behera utziko dituzte. Sinadura greba ere egin zuten hainbat egunetan, baina kazetariak hasi dira berriz ohiko moduan artikuluak sinatzen.

2023ko abenduaren 31n iraungi zen Gipuzkoako egunkari horretan kazetariek zuten lan hitzarmena. ELA sindikatuak, bederatzi ordezkarirekin, eskaera hauek egin zizkion zuzendaritzari: soldatak KPIaren arabera eguneratzeko, soldata eskala bikoitzak kentzeko eta lanaldiak laburtzeko. Langileek egindako eskaera gehienak aintzat hartu ditu enpresak, eta, horrenbestez, baldintza hobeak izango dituzte lan hitzarmen berrituan.

Azkeneko asteetan, langileek elkarretaratzeak egin dituzte Donostiako egoitzaren aurrean, beltzez jantzita. Baina, enpresak eskaerak onartuta, protesta horiei amaiera emango diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.