Komunikabideak

'El Diario Vasco' egunkariko langileek protestak hasi dituzte

ELAren arabera, enpresako hitzarmena berritzeko negoziazio mahaian «oso urrun» daude. Langileak beltzez jantziko dira astelehenero , 'Astelehen beltzak' izenburuko protestan.

'El Diario Vasco' egunkariko langileen protesta, atzo. ELA
'El Diario Vasco' egunkariko langileen protesta, atzo. ELA
urtzi urkizu
Donostia
2024ko apirilaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

El Diario Vasco Gipuzkoako egunkariko langileek mobilizazioak hasi zituzten atzo, eta elkarretaratzea egin zuten. Hedabide horrek 104 langile ditu, eta beste bi enpresa txikik ere egunkariarentzat egiten dute lan. ELA sindikatuak salatu du iaztik ari direla enpresako akordioa negoziatu nahian, baina akordioa ez dagoela gertu.

ELAk dio langileek urte asko daramatzatela erosahalmena galtzen. «Hamar urte dira KPIaren igoera bermatu ez zaiena». Beste alde batetik, enpresak eskala bikoitzak sartu dituela ohartarazi du sindikatuak. «Prentsa mundua aldatzen doan eran, lan egiteko moduak eta lan kargak aldatuz doaz. Aldiz, soldatetan orain urte asko bezala jarraitzen dute».

ELAk aipatu du enpresak urtero «etekin bikainak» izaten dituela. Baina horrek ez du eragin langileen baldintzak hobetzea. Hartaz, Astelehen beltzak izenburupean, egunkariko langile batzordeak mobilizazio egutegi bat proposatu du. Atzo egin zuten lehen elkarretaratzea. Eta datozen astelehenetan beltzez jantzita joango dira kazetako langileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.