Aurreko astean, Felix Linaresek agurra izan zuen ETB2ko La Noche de... saioan, eta gaurtik aurrera Dani Alvarez kazetariak aurkeztuko du zinema programa hori. Bilboko Campos Eliseos antzokian grabatu dute programa, eta gonbidatu berezi bat izango du Alvarezek: Linares bera.
Programaren irudi grafikoa berritu egin dute, gainera. Atal berri bat ere estreinatuko dute saioan: La película favorita de... Astero, pertsona ezagun batek bere pelikularik gustukoena zein den azalduko du. Aste honetan, Jose Andres Espainiako sukaldariak kontatuko die ETBko ikus-entzuleei zein den bere film kutunena.
Gaurko saioan, bestalde, Alan Ladd eta Amber Heard aktoreen inguruan hitz egingo dute.
Alvarezen estreinaldian, ETB2kPoloniako Kurier filma (2019) emango du. Bigarren Mundu Gerrako benetako gertaera batzuetan dago oinarrituta.
Dani Alvarezek aurkeztuko du 'La Noche de...' ETB2ko saioa gaurtik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu