CIESen arabera, Euskadi Irratia liderra da Gipuzkoan astegunetan

urtzi urkizu
Donostia
2023ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
CIES ikerketaren azkeneko datuen arabera, Euskadi Irratiak 149.000 entzule ditu astegunetan. Gainera, Gipuzkoan astelehenetik ostiralera gehien entzuten den irratia da. Gazteak ere ehun mila entzuleren langa gainditu du: 105.000 entzule, hain zuzen ere. Radio Euskadik 189.000 entzule ditu astegunetan; eta Radio Vitoriak, 29.000. EITB Musika irratiak ere Radio Vitoriak adina entzule ditu. EITBko irrati guztien artean 501.000 entzule dituzte—aurreko neurketan baino %6,1 gehiago—. Euskaldunen artean, EITBko irrati taldea liderra da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

ETB2 ikusten da gehien

Telebistako datuak ere neurtzen ditu CIESek, eta, horren arabera,ETB2 da gehien ikusten den katea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —Kantar Mediaren arabera, Tele5 da gehien ikusten dena—. 456.000 ikus-entzule ematen dizkioCIESek ETBren gaztelaniazko kateari. ETB1 kateari, aldiz, 179.000 ikus-entzule. ETBko lau telebista kateak batuta, 676.00 ikus-entzule dituzte astegunetan batez beste Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

EITB taldearen irratiak eta telebistak batuz gero, bestalde, 1.177.000 herritarrek bat egiten dute hedabide horiekin astelehenetik ostiralera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.