'Cien años de soledad' telesaila, gaurtik Netflixen

Gabriel Garcia Marquezen eleberria aurreneko aldiz eraman dute ikus-entzunezkoetara. Latinoamerikan egindako ekoizpenik handienetako bat da.

'Cien años de soledad' telesaila. NETFLIX
'Cien años de soledad' telesaila. NETFLIX
urtzi urkizu
2024ko abenduaren 11
05:00
Entzun

Literaturaren historian liburu esanguratsua da Gabriel Garcia Marquez idazlearen (1927-2014) Cien años de soledad eleberria. Inoiz ez dute pelikularik edo telesailik egin hartan oinarrituta, baina idazlearen seme Rodrigo Garciaren eskutik, hamasei ataleko telesail handinahi bat egin dute orain. Netflix plataformak gaur estreinatuko ditu Cien años de soledad-en aurreneko zortzi atalak. Kolonbian eta Latinoamerika osoan inoiz egindako ekoizpenik handienetakoa da.

Telesailaren zuzendariak Garcia bera, Alex Garcia Lopez eta Laura Mora dira. Azken horrek Urrezko Maskorra irabazi zuen 2022ko Donostiako Zinemaldian, Los reyes del mundo filmarekin. Garcia Marquezen semea da ekoizleetako bat, eta hala adierazi du: «Aitak esaten zuen baldin eta Cien años de soledad ordu askoan, gaztelaniaz eta Kolonbian filmatzeko aukera balego onartuko lukeela». Kolonbian grabatu dute telesail osoa, eta lantaldearen gehiengoa kolonbiarra da.

Claudio Cataño, Marco Antonio Gonzalez Ospina eta Susana Morales Cañas aktoreek jokatu dute protagonisten rola. Bestalde, Jose Rivera, Natalia Santa, Camila Bruges eta Albatros Gonzalez aritu dira gidoiak lantzen, besteak beste.

Istorioak Buendia familiaren hainbat belaunaldiren erretratua egiten du; modu horretan, Kolonbiako hainbat garai islatzen dira hala liburuan nola telesailean. Macondon denetarik gertatuko da: maitasun istorioak, bortizkeriaz betetako gertakariak, gerra...

https://youtu.be/mPCN1irKfkc?si=eJurgdZmcnU6nfkO
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.