Komunikazioa

Carrero Blancori buruzko dokumental bat emango dute astelehenean ETB2n

Javier Garcia de Cortazar, Charles Powell eta Santiago Carrilloren hitzak jasotzen ditu lanak

Francisco Franco eta Luis Carrero Blanco, artxiboko irudi batean. BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2011ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Carrero Blanco, el consejero fiel BocaBocak ekoitzi duen dokumentala estreinatuko du datorren astelehenean ETB2 kateak, 22:00etan. Jesus Lopez Jordanek idatzi du gidoia, eta berak zuzendu du lana.

«Nor zen Carrero Blanco? Nola lortu zuen Francoren kolaboratzaile estua izatea? Ze ondorengo utzi zuen diktadorearen aholkulari leial eta ezinbesteko bilakatu zen gizonak?» Galdera horiei erantzuten saiatzen da Jordanen dokumentala. Lanak almirantearen bizitzari begiratu bat ematen dio, Santoña herrian (Espainia)jaio zenetik, ETAk hil zuen arte.

Carrerok Espainiako Armadan egindako ikasketa militarrak dira hizpide dokumentalean, tartean 36ko gerran kolpea eman zutenek haren alde agertu jarrera. Bereziki, txosten militarrak idazteko zuen trebetasunagatik eskaini zion Francok konfiantza.

Hainbat lekukoren hitzak jasotzen ditu dokumentalak, tarteanpertsona hauenak: Carlos Fernandez Santander, Javier Garcia de Cortazar, Charles Powell, Ultrera Molina eta Santiago Carrilo.

Carrero Blancok zenbait politiko ezin zituen ikusi, eta horretaz ere ariko dira lanean. Manuel Fraga, adibidez, liberalegitzat zuen Carrero Blancok. Eta, horregatik, «arriskutsua» zen harentzat.

Ekoizpenaren talde teknikoan, bestalde, Jordan zuzendariarekin batera Ricardo de Gracia aritu da errealizadore eta kamera lanetan. David F. Millares eta Macarena Rey dira ekoizle eragileak.

Ekainaren 5ean telefilma

Asteleheneko dokumentala El asesinato de Carrero Blanco bi ataletako telefilmaren atarikoa izango da. Ekainaren 5ean eta 10ean emango dituzte bi atalak. Unax Ugalde aktoreak Argalarenrola jokatzen du filmean. Baina fikzioan ETAko kideari Arriagaizena jarri diote, Argala mantendu beharrean. Jose Angel Egidok jokatzen du Carreroren rola, eta Pedro Casablancek, Sanchez komisarioarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.