Bozkatu BERRIAren 2024ko azalik gustukoenak

Hamabi azal hautatu ditu BERRIAk, eta irakurleek urtarrilaren 26ra arteko epea dute onena bozkatzeko. Parte hartzaileen artean BERRIAren produktu sorta bat zozkatuko da.

BERRIAren urriaren 6ko azala.
BERRIAren urriaren 6ko azala.
2025eko urtarrilaren 15a
19:00
Entzun

BERRIAk joan berri den urtearen errepasoa egin du: euskara taldearen urteko hitza, gehien irakurri diren albisteak, beste behin ikustea merezi duten ikus-entzunezkoak eta grafikoen aukeraketa bat bildu ditu, baina bada azken errekadurik: urteko azalarena. Hamabi azal hautatu ditu BERRIAk, eta orain irakurleen esku dago azalik onena bozkatzea, helbide honetan. Parte hartzaileen artean BERRIAren produktu sorta bat zozkatuko da.

Musikari bat gitarra eskuan, biniloz inguratuta. Eta honako hitz hauek: «Gorka Urbizuren hasiera bat». 2024a hasi berri kaleratu zuen Urbizuk Hasiera bat lehenbiziko bakarkako albuma, ezustean. Hurrengo eguneko egunkariko azala da bozkatu daitezkeenen arteko bat.

1

Urtarrilekoa da bigarrena ere: hilaren 21eko egunkariak etxegabeak izan zituen hizpide, besteak beste, eta kale gorrian bizi den pertsona bat ikus daiteke azalean, Bilboko Zubizuri zubiaren aterpean egindako bizitokian.

2

Martxoaren 8ko biharamuneko azala da hurrena. Mugimendu feministak Bilbon deitutako manifestazioaren argazki bat ageri da, non Jesusen Bihotza plaza atzean utzita hainbat eta hainbat manifestari makurtuta ageri diren, zenbait bandera more eta Palestinako bat eskuan.

3

Hortik astebetera, martxoaren 14an, Korrika abiatu zen Irundik Baionarantz, Harro herri lelopean. Hamar egunez aritu ziren Euskal Herri osoa gurutzatzen punta batetik bestera, eta iazko Korrikako lehen kilometroetako irudi bat eraman zuen azalera BERRIAn, egitasmoa hasi eta hurrengo egunean.

4

Eta, berehala, Errusiako bozak heldu ziren: martxoaren 17an egin zituzten. «Errusiako bozak sorpresarako aukerarik gabe» zioen BERRIAren azalak, eta bozen emaitzek berretsi zuten hori: Putin 2030era arte agintean jarraitzeko moduan da. Bost aldiz irabazi ditu bozak, eta horixe irudikatu zuten azalean: Errusiako presidentearen irudidun matrioxka, bata hurrena baino txikiagoa.

5

Apirilak behintzat pozteko berria ekarri zuen, Athleticen zaleentzat bederen: talde zuri-gorriak Espainiako Kopa irabazi zuen Mallorcaren kontra. Berrogei urte zeramatzan kopa irabazi gabe, baina azkenean atera zuten gabarra garaipena behar bezala ospatzeko.

6

Hilabete horrek beste hauteskunde batzuk ere ekarri zituen: Eusko Legebiltzarrerakoak. EAJk irabazi zituen, EH Bildurekin eserlekuetan berdinduta.

7

Maiatzean, klima larrialdiari lotutako estatuen eta enpresen kontra jarritako auziak izan zituen hizpide BERRIAk.

9

Urriaren 6rako jauzia. Israel gau eta egun Gaza bonbardatzen hasi zenetik urtebete bete bezperan, gatazka horri eskaini zion BERRIAk azala. Gazako zerrenda ageri da mapa batean, Israelen bandera zigilatuta daukaten ezabagomak mehatxuka ari direla. Azkenean, gaur bertan, Hamasek eman du bere erabakiaren berri: onartu egin du Gazarako menia.

 
99

Urriaren 27koa ere berreskuratu du BERRIAk: Eusko Jaurlaritzak otsoaren presentzia eta abeltzaintza bateragarri egiteko plana aurkeztu zuen, eta, horren harira, egun hartako azala honako hau izan zen.

10

Errusia, Eusko Legebiltzarra, eta, azaroan, Ameriketako Estatu Batuak. Donald Trumpek aise irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak azaroan, Ordezkarien Ganberan 312 eserleku lortuta. Urtarrilaren 20an hartuko du kargua.

11

2024aren hondarrak eman du aipatu beharreko beste azal bat, abenduaren 29koa, hain justu. Eskuin muturrak gorroto mezuak helarazteko habia egin du sare sozialetan, eta hori eraman zuen BERRIAk azalera: ukabil bat, hatz koskorretan zenbait sare sozialen logoak dituelarik.

12
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.