ETBk lauko multiplex digitala du, hau da, LTDan lau kate izateko aukera. Baina Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak adierazi duenez, ETB4 martxan jartzeari uko egin diote, krisi ekonomikoa dela eta. «Eusko Jaurlaritzak ezin dio aurre egin kate berria sortzeak eragingo lukeen 7,2 milioi euroko gastuari», esan du Urgellek.
Krisi ekonomikoak diru publiko gutxiago ekarri dio EITB taldeari, eta, bestalde, publizitate sarrerak txikitu egin dira. «Egoera hori dela-eta, beharrezkoa da zerbitzu publikoaren modeloa berriro diseinatzea», dio sailburuak.
Horren haritik, Eusko Jaurlaritzaren arabera, etorkizunean ere ez dute uste dirurik eta asmorik izango denik ETB4 martxan jartzeko.
ETB3 eta ETB Sat, Nafarroan
Aralar alderdiko legebiltzarkide Mikel Basabek Eusko Jaurlaritzari honako eskaera egin dio: «Nafarroako gobernu berriarekin negozia dezala ETB3 eta ETB Sat Nafarroan ere digitalean ikusteko». Egun ETB1 eta ETB2 analogikoan ikusten dira Nafarroan, eta ETB3 eta ETB Sat ezin dira ikusi. EITBnet-eko langileen egoera ere salatu du Aralarrek.
Komunikazioa
Blanca Urgellek iragarri du ez dutela ETB4 katea martxan jarriko
Kate berria sortzeak 7,2 milioi euroko kostua izango luke, eta gastu horri ezin dio aurre egin Eusko Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu