Ikus-entzunezkoak

'Betiko gaua' film laburra Movistar Plusen ikus daiteke

Eneko Sagardoik zuzendutako aurreneko film laburra da. Euskaraz ikus daiteke Movistarren plataforman; gaztelaniazko azpidatziak ere baditu.

Elena Irureta 'Betiko gaua' film laburrean. GALAPAN
Elena Irureta 'Betiko gaua' film laburrean. GALAPAN
urtzi urkizu
2024ko ekainaren 7a
11:00
Entzun

Eneko Sagardoi Mujika (Durango, Bizkaia, 1994) aktore gisa da ezaguna. Azkeneko asteetanKarmele euskarazko film luzean aritu da lanean, Asier Altuna zinemagilearen zuzendaritzapean. Baina badu asmoa zuzendaritzan aritzeko ere, eta bere lehen film laburra iazko azaroan estreinatu zuen, Bilboko Zinebi jaialdian: Betiko gaua. Ondotik, film labur hori hainbat jaialditan proiektatu dute. Eta, orain, Movistar Plus plataformara iritsi da. Euskarazko audioarekin ikus daiteke, eta gaztelaniazko azpidatziekin.

Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreek jokatzen dituzte film laburraren pertsonaia nagusiak. Gidoia Sagardoik berak eta Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak idatzi zuten. Musika, berriz, Aranzazu Callejarena eta Maite Arrroitajauregirena da. Film laburra ekoitzi duten ekoiztetxeak Galapan Productions, Ikusgarri Films eta Sumendi Films dira.

Betiko gaua-k Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen Ibizako (Herrialde Katalanak) nazioarteko zinema jaialdian eta La Otra Mirada lehiaketako Epaimahaiaren Saria Medina del Campoko (Espainia) jaialdian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.