Bertan behera utzi dituzte Gaztea sariak, langileek greba egingo dutelako

Zuzendaritzaren «erabateko isiltasuna» kritikatu dute, eta «lantaldeak jasaten duen prekaritatea eta diskriminazioa» amaitzea exijitu.

Iazko Gaztea Sarien ekitaldia. BERRIA
Iazko Gaztea Sarien ekitaldia. BERRIA
Olatz Silva Rodrigo.
2025eko martxoaren 4a
21:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Ostegunean ziren banatzekoak aurtengo Gaztea sariak, Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldia, baina, bertan behera utzi du zuzendaritzak, Gaztea irratiko langileek greba egingo dutelako. Sare sozialetan eman dute horren berri langileek eurek, Instagramen sortu duten desGastea izeneko kontu berrian.

Langileek salatu dutenez, Gaztea eta EITB Musikako langileen kategoria profesionalak ez ditu euren egunerokotasuneko eginbeharrak aitortzen. «Urteak daramatzagu gure egoera birplanteaketa eta gure lan kargak eta ardurek exijitzen duten kategoria eskatzen», gogoratu dute.

Zuzendaritzaren «erabateko isiltasuna» kritikatu dute. Beharginen arabera, zuzendaritzak ez dio lan baldintzen auziari heldu nahi, eta ez du egoera eztabaidatzeko «inolako aurrerapausorik» eman.

Hori dela eta, langileek grebara jotzea erabaki dute. «Enpresak nahiago izan du Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi (horrek sortutako albo kalte ekonomiko eta sozial guztiekin), arazoari irtenbide bat eman baino», ohartarazi dute.

Eskaera argia egin dute langileek: amai dadila «Gaztea eta EITB Musikako lantaldeak jasaten duen prekaritatea eta diskriminazioa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.