'Berriketan' podcasta abiatu du BERRIAk

Astean hiru egunez argitaratuko da, eta aktualitateko gai garrantzitsuen eta jakingarri interesgarrien gakoak emango ditu.

BERRIKETAN A21 hauteskundeak
BERRIA
mikel p ansa
2023ko azaroaren 20a
08:16
Entzun

Iraupenez motz, edukietan zehatz, kontakizunean argi. Halakoa izan nahi du BERRIAren podcast berriak. Berriketan du izena, Iker Tubia kazetariak gidatuko du, eta astean hiru egunetan argitaratuko da, oraingoz: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.

BERRIAren webgunean egongo da Berriketan entzuteko aukera, Entzun Berria atal berrian zein podcasten orrietan, baina ohiko audio plataformetan ere entzuteko moduan izango da.

Hamar minutu eta ordu laurden arteko saioetan, puri-purian dauden gaiak eta jakingarri interesgarriak landuko ditu podcast berriak, BERRIAko kazetarien eta adituen eskutik. Asmoa da entzuleari gai horiei buruz jakin beharreko gakoak ongi mamituta ematea.

Tonu atsegina izan nahi du podcastak, gertukoa. Eta askotariko gaiei helduko die, zergatiei erreparatuz. Podcastaren lehen atalak euskararen aurkako oldarraldi judiziala landu du, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren eta Iñigo Urrutia abokatuaren eskutik.

Atal bakoitza BERRIAn argitaratutako esaldi batekin bukatuko da. Egunkarian dokumentazio lanez arduratzen den Maddi Ane Txoperenak egingo du hautaketa.

Saioaren sintonia Lumi musika taldeak sortu du, propio Berriketan-erako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.