BERRIAren 'Kinka' podcasta proposatu dute Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazteko

Beste hiru sorkuntzarekin lehiatuko da Kazetaritza saria sailean. Azaroaren 29an iragarriko dute irabazlea, Andoainen.

jarraia234916.jpg
iraia vieira gil
2023ko azaroaren 8a
16:20
Entzun

Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazteko finalisten izenak jakinarazi dituzte, eta BERRIAren Kinka podcasta dago horien artean. Zortzi finalista izendatu dituzte, eta bi kategoriatan banatu: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Lehenengo hori lortzeko lehiatuko da Kinka, beste hiru sorkuntzarekin batera: Naiz-en eta Mediabask-en Bideak podcasta, Geuria-ren Zelan sentitzen zara? ale berezia eta Xabier Itzainaren Urte batetik bertzera, mundu batetik bertzera kronika sorta.

Komunikazio sariari dagokionez, hauetako bati emango diote saria: Lore hostoak, #10garrena eta Harpa jotzen EITBren podcastak, eta Muak et websaila.

Irabazle bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu, eta sari banaketen ekitaldian jakinaraziko dituzte. Hilaren 29an egingo dute iragarpena, Andoaingo Bastero kulturgunean (Gipuzkoa). Aurreratu dute Menane Oxandabaratz kazetaria omenduko dutela, eta egun horretan bertan ohorezko mugarria jasoko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.