BERRIAk beste jauzi bat egin du ikus-entzunezkoen arloan. Hemendik aurrera, bideo bertikalak ere ekoitziko ditu, eta webguneko Motzean atalean eta Tiktok sare sozialean izango dira ikusgai. Baita Youtubeko bideo motzen atalean ere.
Informatuta egoteko modua asko aldatu da azkeneko urteetan, eta gaur egun gero eta gehiago dira ikus-entzunezkoetarako sakelako telefonoa erabiltzen dutenak. Duela urte batzuk, podcasten atala abiatu zuen BERRIAk, eta bideo bertikalak lantzen hasi da orain. Bideo bertikalak hobeto egokitzen dira sakelakoen pantailetara. Informazio sakona labur kontatzea izango da egunkariaren erronka bideo horietan, eta bizia izanagatik, arinkerian ez erortzea.
BERRIA formatu bertikaleko bideoak sortzen hasi da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu