Komunikazioa

Berasategi, Eusko Labeleko produktuei so

ETB2 kateak 'Un país en la Kazuela' dokumental saioa estreinatuko du bihar, 20:30ean; sei atal egingo dituzte

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETB2 kateak Un país en la Kazuela dokumental saioa estreinatuko du bihar (20:30). Martin Berasategi sukaldari gipuzkoarrak gidatuko du programa, eta atal bakoitzean Eusko Labeleko bi produktu aztertuko dituzte. Sei atal izango dira guztira.

Programa bakoitzean Eusko Labaleko produktuak lantzen diren herrietara joko dute, eta Berasategik errezeta berri bat prestatuko du lehengai horiekin. Sukaldariak ohiko prestaketari buelta bat emango dio, prestatzeko bide berriak erakutsiz. «Sukaldean ibiltzen disfrutatuko dugu, hamahiru produktu bikainekin», dio Berasategik. Aurreneko atalaren izenburua honakoa da: Solomillo Euskal Okela asado con terrina de patata y tocino ibérico.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.