Euskararen Jatorria eta Biltzarreren Historia Saila taldeek gutun bat eman zieten atzo EITBko administrazio kontseiluko kideei; gutunean, Baskoniako beste historia bat saioaren laugarren atala berriro ez emateko eskatu dute. «Egindako kaltea konpontzeko» ere eskatu dute taldeek. «Euskal Herriko historialariek, eta genetikak, historiak eta hizkuntzak emandako frogetan oinarrituta, gaur egungoa eta zuzena den ikuspegi bat emango duen dokumentala egin eta zabaltzea eskatzen dizuegu».
Bi taldeek gogor kritikatu dute Baskoniako beste historia bat dokumental saioa: «Egiaren eta zientziaren aurka egindako dokumentala da, baita Euskal Herriaren aurka ere». Hori azaltzeko, makina bat argudio eman dituzte. Dokumentalak dio oraingo hizkuntzalari, arkeologo eta aditu asko «euskalduntze berantiarraren» teoriaren alde daudela. Taldeek diote hori ez dela egia, eta saioan Joseba Abaitua baino ez dutela aipatzen. «Ez daki indoeuropar hizkuntzez, eta egun informatika eskolak ematen ditu», diote bi taldeek. Lanak dio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zeltaz hitz egiten zela VI. mendera arte. «Ez da eman froga seriorik hori egiaztatzeko. Historiaren ikuspuntutik, dokumentalak ez du oinarri sendorik».
'Baskoniako beste historia bat' kentzeko eskatu diote ETBri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu