Auzitegi batek arrazoia eman dio La Ligari, webguneak blokeatzeko auzian

Espainiako futbol ligak emisio piratei aurre egitea erabaki zuen, eta horrek eragina izan zuen BERRIAren webgunean eta Tokikomen webgune batzuetan.

Athleticen eta Realaren arteko partida bat, iaz. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Athleticen eta Realaren arteko partida bat, iaz. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
urtzi urkizu
2025eko martxoaren 26a
18:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bartzelonako auzitegi batek La Liga babestu du, eta ez du aintzat hartu Cloudflare eta RootedCON enpresek —beste batzuekin batera— jarritako helegitea. Bazen iazko abenduko sententzia bat, eta horrek agintzen zuen IP helbide batzuen blokeoa, horrela, futbol emisio piratei aurre egiteko.

Baina La Ligak Cloudfareri jarritako betoak BERRIAren eta Tokikomen webguneei eragin zien hainbat asteburutan. Auzi horrekin zerikusirik ez duten webgune askori egin zien kalte horrek.

Auzitegiak emandako epai honek ez du beste helegiterik onartzen. «Babes juridiko garrantzitsua ematen dio epaiak La Ligak eta Telefonica Audiovisual Digitalek hartutako bideari, iruzurraren eta ikus-entzunezko pirateriaren aurkako borrokan», adierazi du La Ligak ohar batean.

Helegitea jarri zutenek esan zuten «prozedura artifizio bat» gertatu zela. Baina La Ligaren arabera, azken epaiak erakusten du ez dela halakorik gertatu.

«Botere judizialak ikus-entzunezko eskubideen aldeko erabakia hartu du, eta, modu horretan, edukiak babestuko dira sektorearen egonkortasuna kolokan jar zezaketen pirateria praktika horietatik», gaineratu du La Ligak. Kontua da Cloudflareri jarritako betoak kalte egin ziela euskarazko hainbat komunikabideri eta beren irakurleei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.