Atzeratu egin dute Valtonycen inguruko epaia

2018ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
ADIERAZPEN ASKATASUNA.Ganteko (Flandria) lehen instantziako auzitegiak irailaren 3ra arte atzeratu du Josep Miquel Arenas Valtonyc (La Puebla, Mallorca, Herrialde Katalanak, 1993) raperoaren aurkako Espainiaren euroaginduari buruzko erabakia. Valtonyci hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten udaberrian, bere abestietan terrorismoaren gorazarrea, mehatxuak eta Espainiako koroari irain egitea leporatuta. Maiatzaren 24an, kartzelara sartzeko epea bukatzen zitzaion egunean, erbestera jo zuela jakin zen. Horren ondorioz, Espainiak egin zuen atxilotze eta estraditatze eskaerari erantzun behar zioten atzo Ganteko auzitegian bertan bizid a Valtonyc—, baina bi astez atzeratu zuten erabakia, fiskaltzaren eta defentsaren argudioak jaso ahal izateko. Estradizioa onartuko balu, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jo ahalko du kantariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.