Atresmediak entzuteko fikzio eta dokumentalen plataforma bat sortu du

Sonora audio plataforma. SONORA.
urtzi urkizu
2022ko uztailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaztelaniazko audio ekoizpen originalez betetako ordainpeko plataforma bat abiarazi du Atresmedia taldeak: Sonora. Dokumentalak, filmak, telesailak eta askotariko programak entzun ahalko dira hartan —harpidetza hilean 4,99 eurokoa da, edo urtean 39,99 eurokoa—.

Zerbitzua atzo abiatu zuten, 50 ekoizpen berrirekin. Euskal Herriko hainbat kazetari eta sortzaile daude lanen egileen artean: Julio Medem zinemagilearen Margarita en la luna entzuteko filma estreinatu zuten atzo bertan; Jon Sistiaga kazetariak, berriz, Empastillados dokumental saioa sortu du, gizarteak botikekin duen menpekotasunaren inguruko lan bat.

Sonoraren ekoizpenak soilik plataforma horretan egongo dira entzungai. Jadanik 350 atal daude entzuteko moduan. Astean bi ekoizpen estreinatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.