'Asalto al banco central' telesaila grabatzen hasi da Netflix

iraia vieira gil
2023ko azaroaren 4a
00:00
Entzun

1981eko maiatzaren 23a. Antonio Tejero koronelak Espainian arrakastarik gabeko estatu kolpea eman duenetik hiru hilabete igaro dira. Orduan sartuko dira 11 lapur Bartzelonako Banku Zentralean, eta ezarri berri den demokraziaren aurkako ekintza egingo dute: berrehun pertsona bahitu dituzte, eta soilik aske utziko dituzte, baldin eta estatu kolpearen arduradunak libre uzten badituzte.

Istorio hori kontatzen du, hain zuzen ere, Asalto al banco central Netflix streaming plataformaren telesail berriak. Benetako gertaeretan oinarritutako thriller generoko bost atalek osatuko dute plataformaren telesail berria, eta Brutal Media zinema enpresak ekoitzi du. Urrian hasi dituzte grabaketak, eta abenduan egingo dituzte azkenekoak. Jakinarazi dute 2024ko udan hasiko direla telesailaren lehen atalak ematen.

Patxi Amezkua (Infiesto) gidoilariak idatzi du testua, eta Daniel Kalparsoro (Centauro, Sky High) da zuzendaria. Miguel Herran, Maria Pedraza eta Hovik Keuchkerian dira hiru aktore protagonistak. La casa de papel telesailean aritu dira elkarrekin, eta, horrez gain, bestelako saio ezagun batzuetan ere egin dituzte interpretazioak: Modelo 77-n Herranek, Élite-n Pedrazak eta El Hoyo-n Keuchkerianek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.