'Arte[faktua]' literatur saioa estreinatuko dute gaur ETB1en

Pako Aristi, lehen gonbidatua. ETB.
Edu Lartzanguren.
2018ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Yolanda Mendiolak aurkeztuta eta zuzenduta, Arte[faktua] saioa estreinatuko du ETB1ek, gaur, 15:00etan. Saioak hainbat atal izango ditu, eta horretan nagusia, idazle bati eskainitako elkarrizketa. Lehen protagonista Pako Aristi izango da. Gonbidatuaren lana eta pentsamoldea erretratatu nahi dute.

Beste ataletan, literaturan dauden berrikuntzak aurkeztuko dituzte, eta irakurleen zein liburu saltzaileen iritziak jasoko dituzte.

Sautrela-k utzitako hutsunea beteko du saioak, baina ezberdina izango dela agindu du Mendiolak. Sautrela-n elkarrizketak beti toki itxi batean egiten zirela gogoratu du, baina Arte[faktua] saioan gonbidatuak aukeratuko duela lekua, dela bere herria, dela bere fikzioan erretratatzen duen ingurua. Gainera, idazleak beste gonbidatu bat eramango du, elkarrizketaren amaieran agertzeko. Pako Aristik Mikel Markez musikaria izango du ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.