Badator Geltokia saio berria @HamaikaTb-ra Aritz Ganboak aurkeztuta!🙌
Hainbat gairi buruz hausnartuko dugu Iruñeko geltoki zaharrean: ekonomia jasangarria, elikadura burujabetza, kontsumo arduratsua... eta gehiago!
📆 Asteartero
🕙22:00
🔗https://t.co/v6COuk9hMcpic.twitter.com/p4Aakfpybn— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) March 24, 2023
Aritz Ganboa artzainak aurkeztuko du saioa asteartero —atal bakoitzak ordu erdi eskas iraungo du, eta denboraldiak hamasei atal izango ditu—. Ganboa Iruñeko geltoki zaharretik abiatuko da astero, eta iritzi trukean arituko da gonbidatu batekin. Erreportajeak eta errezetak ere tartekatuko dituzte. Koldo Garciarekin prestatuko dituzte errezetak.