Arabako tokiko albisteak jasoko ditu 'Alea'-k, hilaren 16tik aurrera

Anakotz Amenabar
Gasteiz
2015eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Arabako gertuko albisteak jaso eta bertako eragileen ahotsa biltzeko asmoarekin sortu zen, 2010eko urrian, Arabako Hitza astekaria. Herrialdeetako beste Hitzekin batera, BERRIAk eratu zuen. Beste urrats bat egin eta, hilaren 16tik aurrera, haren lekukoa hartuko du Alea astekariak, euskarazko tokiko hedabideek Araban duten hutsunea betetzeko xedez.

BERRIArekin batera gaur banatuko dute azkeneko Arabako Hitza, eta haren ostean helduko da Alea, bai egunkariarekin eta bai harpidetza bitartez; BERRIA, Goiena eta Geu elkartearen ekimenez abiatuko da proiektu berria. Astekaria «proiektu ireki eta parte hartzailea» izango da, Alea-ko kideek azaldu moduan, eta, horretarako, besteak beste, Arabako zortzi kuadrilletako lagunen sarea osatu dute. Izan ere, erreportaje luze eta elkarrizketekin batera, kuadrillek euren lekua izango dute ostiraleroko berripaperean.

Albiste eta iritzi sailarekin batera, aldizkarian parte hartu nahi duten elkarte eta eragileek ere euren txokoa izango dute bertan; besteak beste, Bertsozale elkarteak, Bai Euskarari elkarteak, Emaize sexologia zentroko kideak, Gaztezulo aldizkariak eta Klaketa zinema taldeko kideek parte hartuko dute tarteka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.