Aplikazio eta telebista marka gehiagotan jarri dute eskura Makusi

EITBk jakinarazi du «urrats garrantzitsua» egin duela Makusin sartzeko bideetan.

unai zubeldia
2024ko ekainaren 21a
05:00
Entzun

Webgunean bazegoen EITBren Makusi haurrentzako doako plataforma digitala, sakelakoetan ere bai, baita tabletetan ere... eta Android TV, Amazon Fire TV sistemetan, eta LG eta Samsung telebistetan ere aurki daiteke jada plataforma hori. EITBk jakinarazi du «urrats garrantzitsua» egin duela Makusin sartzeko bideetan. HbbTV zerbitzuko menuaren diseinua ere gaurkotu du EITBk.

Plataformaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, Android TVn, 7 bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan eskura daiteke Makusi, Google Play Storen; Fire TVn, FireOS 5etik aurrerakoetan, Amazon Storen; HbbTVn, 1.4.1 bertsiotik aurrerakoetan, ETBren kanaletan botoi gorria sakatuta; LG Smart TVn, 2018tik aurrerako modeloetan; eta Samsung Smart TVn, 2020ko modeloetatik aurrerakoetan —laster egongo da eskuragarri 2018-2019 bitartekoetan ere—.

Horrez gain, EITBk jakinarazi du udan Max Bionikoa eta Spellbound telesailak estreinatuko dituztela, eta baita Yoko eta Lagunak-en 3. denboraldia, eta Power Up eta Kalaxka saioen atal berriak ere. Ekainaren 28an, berriz, hurrengo ostiralean, Potx eta Lotx pailazoen udako bideoklipa estreinatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.