Antena3 eta La Sexta kateen arteko bat egitea martxan da. La Sextako programazio buru Luis Fernambuco eta fikziozko programazioaren arduradun Alejandro Florez Antena3eko bulegoetan ari dira lanean jada. Programen eta kanpoko ekoizpeneko beste hainbat langile datozen asteetan joango dira Antena3eko San Sebastian de los Reyeseko bulegoetara. Hala, urriko aurreneko lehenengo egunetarako La Sextaren Irudiaren Hiria egoitza ixteko asmoa dute. Epe laburrean, La Sextako 40 langile, Publiseiseko hamar eta albistegietako taldea Antena3 dagoen eraikinera joango dira. Bat egitea ofizialki aurki aurkeztuko dute.
Gorabeherak bat egitean
Uztailean bi telebista pribatuen arteko bat egitea kolokan gelditu zen, Espainiako Lehiakortasun Batzordeak baldintza gogorrak ezarri ostean. La Sextak orduan iragarri zuen bere aldetik egingo zuela bidea. Baina abuztuaren 24an, Espainiako Gobernuak bat egitearen baldintzak leuntzeko erabakia hartu zuen. Handik hiru egunera, Antena3ek azaldu zuen La Sextarekin bat egitea aurretik aurreikusia zegoen bezala beteko zela. Azken xehetasun legalak ixtea baino ez zaizkie falta.
Komunikazioa
Antena3 eta La Sextako buruak bulego berean jarri dira lanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu