gaizka izagirre
'Ekografiak'

Telebista ikusi eta lotara

2024ko abenduaren 4a
05:00
Entzun

«Mihiluze eta 'prime time'-a, goizago ETB1en». Urtzi Urkizuk eman zuen albistea. «ETB1eko ikusleen feedbacka jaso dugu. Aspaldian entzun izan dut ikus-entzuleak ohera goizago joaten direla. Aldaketa hauek eginda, ETB1eko ikusleei gauaren lehen partean emango dizkiegu saiorik onenak». Aipatu zuen Unai Iparragirre ETBko zuzendariak.

Ikusle daturik handieneko ordutegia edo prime time delakoa familiarentzako programazioari eskainitako denbora tartea da; audientzia eta diru-sarrerak daude jokoan. Kateek tarte horretan txertatu ohi dituzte beren saio izarrak, baina, herrialde bakoitzaren eta bertako kulturaren arabera, desberdina izaten da. Herrialde gehienekin alderatuta, Espainiakoa da Europako berankorrena da; horren eragina saihesteko helburuz eta euskaldunon ohituretara egokitzeko asmoz, zenbait aldaketa egingo dituzte EITBn. «Broncanoren La Revuelta saioa hasi denetik, prime time-ko saioak beranduago hasten dira kate askotan, baina argi ikusi dugu ETB1eko ikusleek ez dutela halakorik nahi. Euskaldunek afalostean telebistaz pixka bat gozatu nahi dute, eta ohera joan», gehitu zuen Iparragirrek.

Etxe askotan afariak markatu ohi zuen telebista kontsumoaren hasiera. Europa Hegoaldeko ordutegi berantiarrenek (Espainia, Italia) talka egiten dute iparraldeko ordutegi goiztiarrekin (Erresuma Batua, Eskandinavia); hemen agerian geratzen da kulturaren eta bizi estiloen eragina.

Baina irizpide tradizional horiez harago, badira horiek bezain garrantzitsuak —edo are garrantzitsuagoak— diren beste zenbait alderdi ere: plataforma digitalak, audientziaren sakabanaketa (bideojokoak, sare sozialak..) eta batez ere belaunaldi aldaketa. Agerikoa da gazteek edukia ordutegi malguagoetan eta gailu desberdinetan kontsumitzeko joera dutela.

Asko pozten naiz ETBk prime time goiztiarrago baten aldeko apustua egin duelako, baina nabarmenagoa iruditzen zait, aipatu ditudan hiru zutabe horiek kontuan hartzen dituzten euskarazko eduki gehiago jaiotzen ari direlako inguruan: egungo kontsumo ohiturekin bat datozen leiho berriak irekitzen ari dira.

Barraka esaterako, Primeran-en estreinatu da telebista tradizionaletik igaro gabe; erabaki logikoa eta koherentea iruditzen zait gazteengana iristeko xedea duen saioa delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.