gorka julio
Komunikazioa. Irlen sarea

[email protected]

2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Facebookek abisurik gabe erabiltzaileek bere profilean jarritako helbide elektronikoak aldatu ditu. Bakoitzak jarritako helbide elektronikoa @facebook.com helbidea duen batekin ordezkatu du. Adibidez,[email protected], [email protected] izango litzateke. Horren ondorioz, plataformara iristen ziren oharrak orain Facebook postontzian kontsultatu behar izango dira.

Dirudienez, Facebookek egindako aldaketa aurretik egindako baldintza aldaketetan aurreikusia zegoen. Aukera ematen da, gainera, berriro profila editatu eta aldatzeko, baina ez da, dudarik gabe, praktika egoki bat.

Anekdota bat dirudi, ezta? Azken finean, aurreko egoerara bueltatzeko aukera ere ematen du tresnak. Pribatutasunaren inguruko kezka duzuenontzat, berriz, era honetako neurriek alerta egoera pizteko modukoak dira. Zergatik egin du hori Facebook-ek?

Informazioa eskuratzeko borroka horretan, badirudi posta elektroniko bidezko informazioa asko interesatzen zaiola honi. Beharbada, posta elektroniko hornitzaile ere izam nahi du Facebookek. Azken finean, posta elektronikoaren bidez, informazio interesgarri eta askotan pribatuena trukatzen dugu. Publikatzen ez ditugun eta ageriko egin nahi ez ditugun gauza gehienak hor daude. Harreman horiek dira Facebooki interesatzen zaizkionak, gure lotura sendoak.

Mugimendua zentralizazio estrategian beste pauso bat besterik ez da. Gure helbide elektronikoa beste batekin ordezkatzea oso esanguratsua da. Bitartekari artifizial bat txertatzen baitu tartean, ekarpenik gabe, balio erantsirik gabe, motibazio bakarra kontrolatzea baita.

Facebooken mugimendu hori gertatzen ari denaren metafora bat besterik ez da. Kontrola (eta hortikmozkina) lortzeko bitartekari asko alde batera uzteko aukera dagoenean, bitartekari artifizialen bidez boterea zentralizatzeko saio asko egongo dira. Politikan eredu zentralistak inposatu nahiko dituzte, ekonomian kontrolerako egitura zentralizatu transnazionalak, kulturaren homogeneizazioa ere sustatuko dute...

Oker egon naiteke, baina argi dago eurek nahi duten bidea ez dela gehiengoarentzat onena. Facebook gure jendartearen metafora bat dela esan daiteke, eta gogoratu orain dela gutxi bere akzioak burtsara atera zituela...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.