Espainian Cartera Digital Beta izeneko ekimenaren bidez, pornora eta beste hainbat webguneetarako sarbidea mugatu nahi die adin txikikoei. Ekimenak bromak, gaizki ulertuak, gezurrak… zabaltzea ekarri du. Aplikazioak erabiltzaileen adina kredentzial anonimoen bidez egiaztatzen du, gurasoen kontrol aurreratu bat eskaintzeko asmoz, adingabeak babesteko helburuz.
Sistema horrek erabiltzaileek aplikazioa deskargatu eta beren adina egiaztatzea eskatzen du. Egiaztapen hori anonimoa eta segurua omen da, hilero berrituz, helduek bakarrik sarbidea izan dezaten pornografia edukietara. Pajaporte izenak barreak eta eztabaidak sortu baditu ere, helburu nagusia zabaldu den beldur eta arazo bati aurre egitea du helburu.
Pribatutasun eta segurtasun digitaleko aditu askok datu sentikorren bilketa eta kudeaketari buruzko kezkak adierazi dituzte. Gobernuak kredentzialen anonimotasunari buruzko bermeak eman arren, herritarren eta pribatutasunaren defendatzaileen artean mesfidantza dago. Proposatzen direnak baino askoz eredu hobeagoak daude, baina eztabaida hortik harago doa.
Aplikazioaren eraginkortasuna ere, neurri handi batean, Interneteko zerbitzu-hornitzaileekin eta helduentzako edukien plataformekin lankidetzatik etorri beharko du. Eragile teknologiko horiek egiaztapen sistema beren webguneetan integratu beharko dute horretarako. Hala ere, horietako askok, blokeoa saihesteko bideak ere aurki ditzakete, legearen aplikazioa estatuz kanpoko proiektuei aplikatzea zaila baita.
Batzuek neurria ospatzen duten bitartean, gazteak babesteko urrats beharrezko gisa, beste batzuek zalantzan jartzen dute adingabeek pornografia edukietara sarbidea benetan geldiaraziko duen ala ez; izorrakina / spoiler: EZ.
Horrek guztiak bi eragin nagusi izango ditu eta ez dira esperotakoak izan ditzake. Lehena, aplikazio horretan diru asko inbertitu, COVID-19 garaian beste aplikazio batzuekin egin bezala, eta emaitza kaxkarren ondorioz, baztertua ondoren. Bigarrena: neurri horiek murrizketak saihesteko metodo alternatiboak bilatzera bultzatuko ditu gazteak, Telegramen zentsura etorriko zela esan zutenean gerta bezala.
Hori dena, tresna inplantatzera iristen badira. Apustu egin beharko banu, une honetan garatu bai, baina inplatatzeko aukera gutxi ikusten dizkiot.