Ikus-entzunezkoen plataformetan euskara hedatzeko lanean jarraitzen duPantailak Euskaraz mugimenduak. Oraingoan, plataforma digitaletan jarri du begirada, Amazon Prime Video ordainpeko zerbitzuan zehazki.
Egitasmoko kideek sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez azaldu dute nola egin Amazon Prime plataformaren gomendioak euskarazko edukietara aldatzeko prozesua. Pauso gutxi batzuen bidez, erabiltzaileek modua izango dute plataformako lehen orrian euskarara bikoiztutako edukiak eta euskarazko azpitituluak dituztenak jartzeko.
📡 ADI! Orain @PrimeVideoES|en euskara aukeratu daiteke hizkuntza gustoko moduan! Horrela plataformak gomendio guztiak euskarazko edukienak egingo dizkigu. Bideo labur honetan azaltzen dizuegu nola egin, oso erraza da! Zabal dezagun 4 haizetara! 📡🦾 #pantailakeuskarazpic.twitter.com/ONeshse4Zk
— Pantailak Euskaraz (@PantailakEusk) July 30, 2024