Komunikazioa

'Alégrame el día' lehiaketa «dibertigarria» estreinatuko du aurki ETB2k

Proba dibertigarriak egingo dituzte lehiakideek, «edonori eguna alaitzeko» asmoarekin

Donostia
2013ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Telebistako bigarren kateak Alégrame el día lehiaketa «entretenigarria» estrenatuko du. Iñigo Iraultza Rico aktore eta showman izango da saioaren aurkezlea. Kamera sorbalda gainean hartuta, «edozeini eguna alaitzeko helburuarekin»,kalera irtengo da bertan topatutako jendea harritzeko, dibertitzeko eta saritzeko asmoz. Lehiakideek hainbat erronka gainditu beharko dituzte Ricorekin negoziatutako diru kopurua eskuratzeko.

Edonon egingo dituzte probak lehiakideek; botika batean, supermerkatuan, kalean zein hondartzan, eta edozer gauza egiteko prest egon beharko dira; kalean egiten duen tenperatura asmatu, begiak itxita dituztela beste sexu bateko pertsona baten adina asmatu, eta 45 tamainako oinetaka duen pertsona bat topatu, besteak beste.

Sare sozialen bidez saioarekinzuzeneko harremana edukiko dute jarraitzeleek; grabazioak egiteko herri edo lekuak proposatu ahal izango dituzte, lehiaketan parte hartzeko izena emateko aukera eta erronka berriak proposatu ahal izango dituzte, besteak beste. «Freskotasun eta naturaltasun handiko» saioa izango da, ETBtik iragarri duten arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.