Lau urte beteko dira gaur Alakrana atunontzia askatu zutela. Piratek 47 egunez atxiki zuten arrantzontzia 2009an. Urtemuga gogoratze aldera, Ibon Gaztañazpi kazetariak eginiko erreportajea emango dute ETB1en, 21:00etan. Alakrana, lau urteren ondoren ikus-entzunezkoan, arrantzaleen bizimodua erakutsiko du Gaztañazpik. Dani Pellow kamerariak eta Serafin Lertxundi audio teknikariak ere parte harte dute lanean.
Itsasontziko 42 marinelekin batera, 25 egun eman ditu Gaz-tañazpik Indiako ozeanoko uretan. Arrantzaleen egunerokoa nolakoa den erakutsiko duGaztañazpik. Lanean ez ezik, atsedenaldietan orduak zer- tan igarotzen dituzten azalduko du kazetariak. Marinelak ezdira itsasontzian doazen bakarrak. Haien segurtasuna bermatzeko, militarrak itsasoratzen dira Alakrana-n. Haien bizimodua nolakoa den ere ikusi ahal-ko da.
Indiako ozeanoan egiten du arrantza Alakrana-k. Azken urteetan arriskutsua bilakatu da ur horietan lan egitea, piratek itsasontzi ugari bahitu baitituzte. Duela lau urteko gertaera hura nola gogoratzen duten azalduko dute arrantzaleek.
Komunikazioa
'Alakrana, lau urteren ondoren' dokumentala emango dute gaur ETB1en
Ibon Gaztañazpi kazetaria 'Alakrana' atunontzian itsasoratu da 25 egunez, marinelen bizimodua kontatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu