Aitzole Aranetak ‘Transintonia’ podcasta gidatuko du

Lehen atala Aranetak bere gurasoekin duen solasaldi bat da. Sei atal izango dira guztira.

'Transintonia' podcastaren lehen ataleko azala. EITB MEDIA
'Transintonia' podcastaren lehen ataleko azala. EITB MEDIA
nerea intxausti
2024ko irailaren 24a
05:00
Entzun

EITB Podkastek Transintonia podcasta plazaratu du. «Transexualitatearen aniztasunaz» jardungo dute sei ataletan. Aitzole Araneta sexologoa du gidari, eta gonbidatu ezberdinak izango ditu atal bakoitzean. On Time ekoiztetxeak ekoitzi du. 

«Gizarteak gaiaren gainean duen ezjakintasuna asetzeko» pentsatutako podcasta da. Jada entzungai daude bi atal: lehena Aranetak berak gurasoekin izandako solasaldi bat da, Historia ‘h’ xeheaz izenburupean. Bigarrena familiak aktibismoan murgiltzeak gizarteari egin dion ekarpenari buruzkoa da, Naizen elkarteko Aingeru Mayor eta Bea Severrekin. 

Ikuspegi ezberdinetatik helduko diote gaiari: medikuntzatik, familiatik, aktibismotik, artetik... Fisiologiak, erotikak edo sentimenduek ere izango dute lekua, eta «gizarteak dituen aurreiritziak eta jarrerak» aztertuko dituzte.

Trantsizioa egiterakoan gorputzean izaten diren aldaketei buruz hitz egingo du Irati Lopetegi medikuak, desioari eta erotikari buruz Eder Iturralde gazteak, eta ikus-entzunezkoetan izaten ari den eraginari buruz Esti Urresolak eta Izaskun Arandiak. Ekai Lersundiren gurasoak ere podcastean izango dira, 2018an bere buruaz beste egin zuen gazte transaren gurasoak. Sexologiari buruzko monografiko batzuk egingo dituztela aurreratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.