Zubikarai: «Partida batekin ezin da nire jokoa baloratu»

Pozik agertu da berriro jokatzeagatik, baina Ondarroako jokalaria ez dago erabat gustura, bi gol jaso zituelako

Eñaut Zubikarai. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2013ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
«Ez nuen lan handirik izan, baina bi gol jasotzeak ez ninduen guztiz gustura utzi». Hitz horiekin baloratu zuen Eñaut Zubikaraik Espanyolen aurka egindako partida. Realeko atezaina atepera itzuli zen aspaldiko partez, eta nahiz eta ez zuen jaurtiketa askorik jaso, Sergio Garciak eta Stuanik gol bana sartu zizkioten. «Nahiago nuen gol gutxiago jaso eta estualdi gehiago pasatu, eduki nuen lana ikusita», esan zuen.

Zubikaraik partida ona egin zuen arren, badaki gutxi jokatuta ezin dela hausnarketa sakonik egin. «Ordezko atezainaren dinamika zaila da, denbora asko egon naizelako jokatu gabe. Partida batekin ezin da nire lana baloratu; horretarako, bost bat partida jokatu behar baitira jarraian gutxienez». Espanyolen aurka eskuraturiko puntuarekin, dena den, pozik agertu zen. Izan ere, haren iritziz, Liga atsedenaldiaren ondorengo partida ez galtzea ezinbestekoa da taldearen bolada ona eten ez dadin. Puntu hori, baina, larunbatean on egin beharko dute Malagari etxean irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.