Txirrindularitza. Frantziako Tourra

Zubeldia Tourrera, Cardosoren positiboarengatik

2017ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Haimar Zubeldiak (Trek) Frantziako Tourrean hamaseigarrenez aldiz parte hartzeko aukera izango du. Andre Cardoso bere taldekideak ekainaren 18an eginiko dopin kontrol batean positibo eman zuela jakinarazi zuen atzo UCIk, eta Trek taldeak Usurbilgoa deitu du hura ordezkatzeko. Albiste agentziek zabaldu zutenez EPOrekin eman du positibo txirrindulari portugaldarrak eta Trekek taldetik kanpo utzi du.

Zubeldiak, horrenbestez, bere sasoiko helburu nagusia bete ahal izango du. Tourra prestatzen egon da eta azken unean gelditu zen bederatzikotik kanpo. Litekeena da gaur bertan hartzea Dusseldorferako (Alemania) hegaldia. Ondorioz, zortzi izango dira Tourrean parte hartuko duten euskal herritarrak: Zubeldia, Markel Irizar, Ion Izagirre, Romain Sicard, Jonathan Castroviejo, Imanol Erbiti, Mikel Nieve eta Mikel Landa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.