Zortzi urteko zigorra ezarri diote Sun Yang olinpiar eta munduko txapeldunari
IGERIKETA. Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) zortzi urteko zigorra ezarri dio Sun Yang igerilari txinatarrari, 2018an dopin kontrol bateko laginak mailu batekin txikitzeagatik. Zigorrak erretirora behartuko du, 28 urte baititu. Olinpiar Jokoetan, hiru urre eta bi zilar irabazi zituen, eta munduko txapelketetan, hamabi urre, zilar bat eta brontze bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu