SOSLAIA. Mikel Goñi

Zortzi urteko kartzela zigorra

Imanol Magro Eizmendi.
2017ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Zortzi urte eta hiru hilabete. Kartzela zigor hori ebatzi zuen atzo Iruñeko zigor arloko 3. zenbakiko epaitegiak Mikel Goñi pilotari ohiaren aurka. Bi urte eta hilabete bateko zigorra legearen aurkako atxiloketa delitu bakoitzagatik—bi dira—, beste hainbeste mehatxuengatik, eta bi urte lesio delituarengatik. Akusazioaren abokatuak hamabi urteko zigorra eskatu zuen. Goñik Nafarroako Auzitegian helegitea jartzeko aukera du. Epaituriko gertaerak 2014ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra gertatu ziren.

Goñi pilotari profesional ohia da, udan Garferekin jokatu duen arren. 18 urterekin egin zuen debuta, Asperekin, eta, dohain ikusgarriak izan arren, ez zuen txapelik irabazi. Partida bikainak eskasekin uztartu zituen, eta drogekin arazoak izan zituen. 2009an utzi zuen Aspe. Azken hamarkadetako pilotaririk maitatuenetako bat izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.