Patxi Zeberiok eta Miguel Mari Urrutiak buruz buruko Kutxa erremonte txapelketako finalerdietarako sailkatzea izango dute jokoan gaur, Galarreta pilotalekuan (16:00). Biak egoera desberdinean iritsi dira ligaxkako azken partidara. Urrutiak garaipen bat lortu du, eta gaur 26 tanto egitea —partidak 30era dira— aski du finalerdietan sartzeko. Zeberiok, berriz, ez du partidarik irabazi, eta gaur aurkariak 26 tanto horiek egitea eragotzi behar du aurrera egiteko. Helburua lortzen duena edozein dela, multzoko bigarren izango da, eta Koteto Ezkurra iazko txapeldunaren aurka jokatuko du finalerdie- tan.
Zeberio ez dago unerik onenean. San Miguelen aurka Juaristiren kontra emaniko itxura garbitu arren, bi partidak galdu zituen. Urrutia, aldiz, Mexikotik ondo iritsi da. Lehenbizi, Juarisiti irabazi zion, eta, gero, estu hartu zuen San Miguel. 22-8 irabazten joan zen, baina azken txanpan behera egin eta porrot garratza jaso zuen. Iaz jokatu zuten elkarren aurka azkenekoz, eta Zeberiok irabazi zuen. Aurretik hiru final jokaturikoak dira, eta horietatik bi Urrutiak irabazi zituen.
Zeberiok eta Urrutiak buruz buruko finalerdietan sartzea dute jokoan
Saldiaskoak 26 tanto egitearekin aski du; Elduaingoak, berriz, hori eragotzi behar du aurrera egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu